2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

TRAPAGARANGO 5. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Trapagarango Udalak ‘Baturik’ merkatari eta ostalarien elkartearekin batera HERRIKO BOSTGARREN ERAKUSLEIHO LEHIAKETA antolatuko dute maiatzean.  


Lehiaketaren xedea da herria dinamizatzea eta biziberritzea eta era berean, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu jarduera bultzatzea. 

Trapagarango merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiak har dezakete parte, Baturikeko bazkideak izan ala ez, baldin eta establezimendua kale-sestran badago. “Bidaiak” izango dira erakusleihoen gaia.

Parte hartzen duten erakusleihoen artean Eroski Bidaiak-en egonaldi paquete bat zozketatuko da: gau bat, bi pertsonentzat, gosaria barne.

Parte hartu nahi duten establezimenduek apirilaren 13ra arteko epea dute Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian izena emateko.

Erakusleihoen erakustaldia apirilaren 2tik 16ra izango da. Parte hartzen duten establezimenduek lehiaketaren Antolatzaileek emandako bereizgarri bat jarri beharko dituzte erakus-leihoan. 

Apaindutako erakus-leihoak baloratzeko kontuan hartuko dira kalitatea, irudia eta produktuaren aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.

Parte hartzen duten establezimenduentzako sariak honakoak izango dira:

  • EPAIMAHAIAREN 1. SARIA

-    Diploma bat
-    Udalaren garaikurra
-    Erreportaje eta 2 publizitate-zerrendaren diseinua (Onmotiva) Hemendik Ezkerraldean (Deia) argitaratzeko

  • EPAIMAHAIAREN 2. SARIA

-    Diploma bat
-    Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren garaikurra (CECOBI)

  • PUBLIKOAREN SARI BEREZIA

-    Diploma bat
-    Ezkerraldendaren garaikurra

  • PUBLIKOAREN BIRTUALEN SARIA

-    Diploma bat
-    Publizitate-falkak Radio 7n

Erakusleihoen apainketako, arte ederretako, dekorazioko eta merkataritzako profesionalek osaturiko Epaimahai batek hautatuko Epaimahaiaren bi sariak.

Publikoak bi modutara bozkatu dezake gustukoen duen erakusleihoaren alde:

-          Postontzietan utzi den flyer-a betez, eskuragarri duzuna honako lekuetan ere bai: Caja Rural de Navarra, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia, Udaletxeko Kultura Saila, Liburutegia eta maiatzeko kultur agendan. Bete ondoren, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta Caja Rural de Navarran kokatuko diren hautetsontzietan sartuko da maiatzaren 2tik 16ra.

-          Facebook-en bidez maiatzaren 10etik 16ra.
Informazioa eta sarbideak:
Facebook/baturiktrapagaran

Gehien gustatu zaien erakusleihoari botoa eman dioten pertsonek 2 erosketa-txartelen zozketan sartuko dira:

-          Paperezko bozketa herrikoia: 200 euroko erosketa-txartel bat, Trapagarango Udalak emana, herriko dendetan trukatzeko.

Txartel hau maiatzaren 17an zozketatuko da, 14:00etan Enplegu eta Herri Garapenerako Agentzian eta ikusi ahal izango da Baturik-en Facebook-etik.

-          Facebook bidezko bozketa: Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko beste txartel bat, Baturikeko establezimenduetan trukatzeko.

Irabazlearen izena Baturik-en Facebook orriaren bidez jakingo da, maiatzaren 18an, eguerdiko 12:00etan.

Pertsona bakoitzak boto bat baino ezin du eman.

Sari bat baino ezin izango dute jaso bai establezimenduek eta bai botoa ematen duten pertsonek; beraz, bigarrenez suertatzen badira irabazle, botorik gehien duen hurrengoari emango litzaioke saria. “Sariak” atalean aipatzen den hurrenkeran hautatuko dira saritutako erakusleihoak.

Establezimenduentzako zein herritar irabazleentzako sari-banaketa maiatzaren 30ean egingo da La Escontrilla Herri-Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, 20:30ean. (Gonbidapena beharko da ekitaldira joateko).  



ANIMA ZAITEZ ETA HAR EZAZU PARTE !!!