WHATSAPP BIDEZKO INFORMAZIO ZERBITZU BERRIA

Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziak, bere jardueren berri ematea errazteko eta erabiltzaileekiko harremanak hobetzeko, batez ere enplegu bilaketa aktiboan ari direnekiko, WhatsApp bidezko informazio zerbitzu berria jarri du abian.

Zerbitzu honetan sartzeko modua oso erraza da. Interesduna dagoeneko enplegu eskatzaile gisa inskribaturik baldin badago gure lanpoltsan eta WhatsApp-a badauka eman zigun mugikor-zenbakian, mezu bat helduko zitzaion sistema honen bidez, erabiltzen segitzeko jarraibideekin.  

Gure enplegu-poltsan ez bazaude, edo ez baduzu mezua jaso edo orain nahi baduzu alta eman, Agentziara etorri besterik ez duzu eta aise egingo dizugu.