2016(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

Nafarroa kaleko 19an kokaturiko herri-jabariko guneak erabiltzeko ekintzaileei emango zaizkien baimenak arautuko dituen baldintza plegua

Tokiko Gobernu Batzarrak, bi mila eta hamaseiko martxoaren hogeita batean egindako bileran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:
LEHENENGOA.- Onartzea Nafarroa kaleko 19an kokaturiko herri-jabariko guneak erabiltzeko ekintzaileei emango zaizkien baimenak arautuko dituen baldintza plegua.

BIGARRENA.- Deialdi publikoa egitea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Ediktu Oholean eta webgunean argitaratuz, 30 lanegukeo epea emanez Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen denetik hasita, lokalen esleipenean interesaturik dauden pertsona guztiei, dagokion eskaera egin dezaten, aipatu pleguetan ezartzen den moduan eta han zehazten diren agiriak aurkeztuz.

Dena den, Valle de Trápaga-Trapagarango udalaren gune horiek abian hasi ondoren ere, erabiltzeko baimen-eskaerak aurkezten jarraitu ahal izango da. Eskaera horiek baloratu egingo dira eta eskatzaileen zerrendara pasatuko, hurrenkera orden automatikoa okupatuko dutelarik hutsik dauden guneak okupatzeko lortutako puntuazioa kontuan izanda, berriro abisatu arte, zerrendako hurrenkeraren arabera. Zerrendan sartuta egonez gero, guneen esleipena egiteko ez da beharrezkoa izango beste hautapen prozesu bat egitea, berez sartuko baitira guneren bat hutsik geratzen den memetuan, zerrendako hurrenkera-ordenaren arabera. Gune hutsik ez egoteagatik esleitu gabe dauden eskaera onartuekin osatuko da zerrenda.

Deialdiaren pleguak interesdunen eskura daude Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, Valle de Trápaga-Trapagarango Nafarroa kaleko 19an, eta lanegun guztietan (larunbatetan izan ezik) begiratu daitezke, 9:00etatik 13:00etara.

Valle de Trápaga-Trapagaranen, 2016ko martxoaren 21ean. 
Jarduneko Alkatea 
Izptua.: Ainhoa Santisteban Gutiérrez