2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

ENPRESENTZAKO LAGUNTZAK. LEHEN AUKERA 2016 - EJ

Epea zabalik azaroaren 30ra arte euskal enpresentzat.



Lehen Aukera Programa 2016. Gazte langabeen kontratazioa.

Deialdi honen helburua da 16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak kontratatzea, praktiketako kontratu edo kontratu mugagabearen bidez, honako baldintza betetzen badituzte: 

  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea 
  • Langabe egotea eta Lanbide-Enpleguko Euskal Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea. 
  • Honako multzoetan sartutako titulazioetako bat egukitzea:
    • 1 multzoa:
      • Lizentziatua edo Unibertsitate-gradua, Ingeniaria, Arkitektoa.  
      • Unibertsitateko diplomaduna, Ingeniari  Teknikoa, Arkitekto  Teknikoa. 
    • 2 multzoa:
      • Araututako Lanbide Heziketako Goi- edo Erdi-mailako teknikaria, eskatzen den lanbidekoa, horren baliokide direlarik Teknikari laguntzaile titulua (LH1) eta Teknikari Espezialista titulua  (LH2).
      • Beste titulazio batzuk, ofizialki aitortuak goian aipaturiko titulazioen baliokidetzat.
      • Profesionaltasun ziurtagiria.
  • Lehentasuna emango zaie Gazteentzako Berme Sistemako datu-basean identifikatuta egon eta aldez aurretik sisteman sartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu dutenei, hazkuntza, lehiakortasun eta eraginkortasunerako urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Errege Dekretu Legean  eta haren ondorengo aldaketetan ezarritakoaren arabera. Baldintza hau ez zaie eskatuko euren adina dela-eta Gazteentzako Berme Sisteman identifikatu ezin diren gazteei. 
  • Praktika kontratua hasten den eguna baino 30 egutegiko egun lehenago lan egin ez izana. Baldintza hori lan-bizitzaren bidez egiaztatuko da eskaintzaren kudeaketa zentro laguntzaile batek egiten duenean; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren  enplegu bulego batek kudeatu badu, ordea, ofizioz egiaztatuko da.