2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

VALLE DE TRAPAGA-TRAPAGARANGO UDALEKO ENPLEGU PROGRAMAREN HIRUGARREN ATALA, LANBIDEK-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAK KOFINANTZIATUA

“BASA-BIDEEN, HIRI-ALTZARIEN ETA HONDAKIN SOLIDOAK BILTZEKO LURPERATURIKO EDUKIONTZIEN EGOKITZAPENA”  

Lanbidek – Enpleguko euskal zerbitzuak eta Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak kofinantziatua dago aipatu programa.



Laster jarriko da abian gure herrian Enplegu Programaren hirugarren atala, zeinaren bidez 1. mailako ofizial igeltsero bat eta zerbitzu anitzeko 9 peoi  espezialista kontratatuko baitira, 6 hilabetetz,  %75eko lanaldiarekin.

Kontratazioak  Meatzaldeko Behargintzaren bidez egingo dira  (Enplegu eta Eskualdea Garatzeko Agentzia).

Eskaerak aurkezteko epea:
Urriaren  26tik azaroaren 5era,  9:00etatik 13:00etara Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.  

Hautapenean sartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

·         Lanbiden izena ematea interesa duzun lan-eskaintzan:
             
            Kodea           162015009167           Ofizial Espezialista –1. mailako igeltseroa
            Kodea            162015009169          Peoi Espezialistak – Eraikuntzako peoiak

·         Eskabidea eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiri guztiak entregatzea Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Informazio gehiagorako, interesdunek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarajoan daitezke, han azalduko baitiete non eta nola eman izena.


Plan hau bere osotasunean kofinantziatzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lanbideko Zuzendari Nagusiaren 2015eko martxoaren 25eko Ebazpenaren bidez, hots, 2015eko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzako laguntza-deialdia argitara ematen duenaren bidez.