2015(e)ko uztailaren 29(a), asteazkena

GAZTEENTZAKO BERME SISTEMA

Europako ekimen bat da, 25 urtetik beherako gazteei lan-merkaturako sarbidea erraztea helburu duena.

Europako ekimen bat da, 25 urtetik beherako gazteei lan-merkaturako sarbidea erraztea helburu duena. Espainian 2013an onartu zen Gazteen Ekintzailetza estrategiaren barruan sartzen da. Ekimen honen bidez 25 urtetik beherako gazteek enplegu-, hezkuntza- edo prestakuntza-eskaintza bat jaso dezakete ikastetak amaitzean edo langabezian geratzean. 

Nor izan daiteke onuradun 
Honako baldintzak betetzen dituzten gazteak:
  • Espainiar nazionaltasuna izatea edo Europar Batasuneko zein Europako Itun Ekonomikoaren kide diren Estatuetako edo Suitzako hiritarra izatea eta Espainian egotea zirkulazio askea eta bizitzeko eskubidea erabiliz. Atzerritarrak ere onuradunak izan litezke lan egitea ahalbideratzen dieten espainiar lurraldean bizitzeko baimenaren titularrak badira.  
  • Espainiako lurralde nazionaleko edozein udalerritan erroldatua egotea. 
  • 16 urte baino gehiago eta  25 baino gutxiago izatea, edo 30 urte baino gutxiago izatea, ehuneko 33ko desgaitasun-maila edo gehiago dutenen kasuan, Gazteentzako Berme Sistemaren fitxategian izena emateko eskaera egiten den unean. 
  • Lan egin ez izana eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 30 egunetan. 
  • Hilean 40 ordutik gorako hezkuntza ekintzarik jaso ez izana eskaera aurkezten den egunaren aurreko 90 egutegiko egunetan.  
  • Hilean 40 ordutik gorako prestakuntza ekintzarik jaso ez izana eskaera aurkezten den egunaren aurreko 30 egutegiko egunetan.  
  • Berariazko aitorpena aurkeztea, non adieraziko baita Gazteentzako Berme Sistema Nazionalean parte hartu nahi dela eta konpromisoa hartzen dela Gazte Bermearen barruan egingo diren jardueretan aktiboki parte hartzeko. 

Nola eman altan sisteman 
Gazte Bermearen onuradun izateko gorago aipatu diren baldintzak bete beharko dira eta Gazteentzako Berme Sistemaren fitxategian sartu izena emateko. 
NAN elektroniko edo ziurtagiriaren bidez sartzea erregistroan 
Erregistrora sartzeko modurik errazena eta azkarrena  da NAN elektronikoa zein ziurtagiri elektroniko aitortua erabiltzea edo arauek ezartzen duten beste baliabide batzuk, erabiltzaileek baliatu ditzaten gaituko direnak. 

Erabiltzaile eta pasahitzaren bidez sartzea 
Izen-emate telematikoa egiteko identifikazio elektronikorik ez duten gazteek erabiltzailea eta pasahitza eska ditzakete honako formularioa betez (http://www.empleo.gob.es/ficheros/garantiajuvenil/documentos/formulario_usuario_app.pdf) eta Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia erkidegoetako edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erakundetako edozein erregistro-bulegotan entregatuz.  
Inprimakia entregatu ondoren, interesdunak posta elektronikoaren bidez jasoko du aktibatzeko kodea, Sistemara sartzeko orrialdean kokaturiko ‘erabiltzailea aktibatu’ estekan sartu beharko duena (https://explotacion.mtin.gob.es/garantiajuvenil/activarUsuario.action;jsessionid=-Bsq6Owtc57yUE4d3hQhvhMA) pasahitza eskuratu ahal izateko. 

Sartzeko beste modu batzuk 
Izen-ematea bide telematikoz egin beharko da kasu guztietan, gizarte bazterketa arriskuan dauden edo ezgaitasunen bat duten pertsonek izan ezik, baldin eta egoera horiek egiaztatzeko ziurtagiria badute. Pertsona horiek honako formularioa Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia erkidegoetako edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erakundeetako edozein erregistro-bulegotan entregatuz inskribatu daitezke.
(http://www.empleo.gob.es/ficheros/garantiajuvenil/documentos/formulario_inscripcion.pdf) 

Erabiltzaile erregistratuak 
Interesatua sisteman alta emanda dagoenean Gazteentzako Bermea Ezartzeko Planean edota Gazteen Ekintzailetza eta Enplegu Estrategian jasota dauden jarduketen katalogoko eskaintzak jaso ahal izango ditu bere Autonomia Erkidegoaren bidez, Europako Gizarte Funtsaren kudeaketan laguntzen duten erakundeen bidez edo gazteak kontratatzeko indarreko arautegian aurreikusitako pizgarriren bat eskuratu nahi duten enpresetako baten bidez. 

Behin betiko kontrataziorako pizgarri berriak 
Gazte Bermearen barruan hobari berri bat ezarri da Gazte Bermearen gazte onuradunak behin betiko kontratatzeko. Izan ere, 300 euroko hobaria da, gehienez sei hilabetez jaso ahal dena, Gizarte Segurantzara enpresak egin behar duen ekarpenean. Halaber, %100eko pizgarriak sartu dira Prestakuntza-kontratuen Gizarte Segurantzaren kuotetan, Gazte Bermearen gazte onuradunak kontratatzeko erabiltzen badira.